Iñigo Martinez de Albornozek zidarra eskuratu dau

Bizkaie! 2023-11-27 07:50   Kirola

Val Thorenseko Munduko Kopan hain zuzen be.

Iñigo Martinez de Albornoz (Basque Team). | Ikusi handiago | Argazki originala

Iñigo Martinez de Albornoz hurrengo Neguko Jokoetan lehiatzeko hautagai sendoetako bat dala erakutsi eban joan zan denporaldian (Cortina d ‘Ampezzon jokatuko dira 2026an). Halanda ze, Val Thorenseko (Frantzia) Munduko Kopako esprint proban podiumera igon dau barriro, bigarren postuan amaituz.

Gogoz gengozan eta helburua finalera pasetea zan eta ez dogu hutsik egin. Beraz, lehiatzea lortu dot, Munduko Kopan neure emoitza onena eskuratuz. Gogotsu nago denporaldiagaz jarraitzeko eta hurrengo helburuei aurre egiteko adierazo dau Martinez de Albornozek.

Iñigo Martinez de Albornoz pixkanaka aurrera doa, indartsu. Argi dago zeintzuk diran erronkak eta injineru ona dan aldetik (lan hori goi mailako kirolagaz buztartzen dau), kirolariak bere buruari proponiduten deutson guztia beteteko plana zehazten dabil. 2022an hirugarren izan zan Boi Taüll Europako Txapelketako esprint lasterketan eta 2023an aurrera egiten jarraitu eban, Boi Taüllen mendiko eskiko Munduko Txapelketako esprintean seigarren postua lortuz eta errelebo mistoan laugarren postua eskuratuz, Marta Garciagaz batera.

Aitaren urratsak jarraituz hasi zan kirol horretan (Candanchun mendiko eskia praktiketan lehenengoetakoa) eta hamar denporaldi darabil nazinoartean lehiatzen. Modalidade hori, 2021ean sartu eben Nazinoarteko Batzorde Olinpikoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu