Azkuna Zentroak 'Mangatik Zinemara. Japoniar Zinema Garaikidearen Zikloa' programau dau

Bizkaie! 2023-10-18 07:50   Zinemea

Proiekzinoak martitzen eta eguaztenetan izango dira Alondigako zinema-aretoetan.

Fernando Perez (Azkuna Zentroa), Itziar Urtasun (Jaietako Zinegotzia), Morito Keiko (Japonia Fundazinoa) eta Irene Larraza (Etxepare Fundazinoa). | Ikusi handiago | Argazki originala

Azkuna Zentroak, Mangatik Zinemara. Japoniar Zinema Garaikidearen Zikloa programea aurkeztu dau. Zikloa, Japan Fundation eta Etxepare Institutuaren lankidetzagaz egin da eta Eusko Jaurlaritzearen Japonia-Euskadi 2023 estrategiaren barruan dago.

Beraz, Azkuna Zentroaren Zinematekeak Japoniako zinema garaikidearen monografiko bategaz itxiko dau urtea. Japón Madrid Fundazinoagaz batera, hautatutako bederatzi tituluek manga sorkuntzearen eta animazinozko zinemearen arteko alkarrizketa proposatzen dabe. Zikloa, Azkuna Zentroak bere programazinoaren bidez Japoniagaz beti izandako hartu-emonen barruan kokatzen da.

Zentroak herrialde horretako ikus-entzunezkoak ezagutzeko aukerea emongo dau, ikusleen eta kritika beraren arretea erakarri daben zinemagileen lanaren bidez, bai Japonian bai beste leku batzuetan be, esaterako, Katsuhiro Otomo, manga zuzendaria eta gidoilaria; Ayumu Watanabe, ezaguna Doraemonen film guztien zuzendaria izateagaitik; Kenji Iwasawa, Annie Sarietan izentatua; Mari Okada lako zinemagile barriaren lanak; Haruka Fujita, telebistako telesail edo film laburren zuzendaria; Naoko Yamada anime  zuzendari onenetakoa; edo Atsuko Ishizuka, Madhouse animazino-estudioko zinemagilea.

Urriaren 17tik zemendiaren 30era arte egongo dira ikusgai bederatzi obrak, martitzen eta eguaztenetan Golem Alondiga zinema-aretoetan. Sarrerak salgai dagoz hemen. Proiekzino guztiak jatorrizko bersinoan izango dira, azpitituluakaz.

Programazinoa

- Akira (Katsuhiro Ōtomo). Urriak 17an eta 19an.

- Kono sekai no katasumi ni (Sunao Katabuchi). Urriak 24an eta 26an.

- Kaijū no kodomo (Ayumu Watanabe). Urriak 24an eta 26an.

- Maindo Gēmu (Masaaki Yuasa). Zemendiak 7an eta 9an.

- Maquia (Mari Okada). Zemendiak 7an eta 9an.

- On-Gaku (Iwaisawa Kenji). Zemendiak 21ean eta 23an.

- Koe no Katachi (Naoko Yamada). Zemendiak 21ean eta 23an.

- Blue Thermal (Haruka Fujita). Zemendiak 28an eta 30an.

- Nōgēmu Nōraifu Zero (Atsuko Ishizuka). Zemendiak 28an eta 30an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu