Bilboko Seriesland Jaialdia, zemendiaren 7tik 11ra

Bizkaie! 2023-10-06 09:12   Zinemea

The Last of Us bideo-jokoaren mundu postapokaliptikoa da aurtengo kartelaren inspirazino-iturria.

The Last of Us (Naughty Dog) bideo-jokoaren mundu postapokaliptikoa izango da zemendiaren 7tik 11ra izango dan Seriesland - Bilboko Webserieen Nazinoarteko Jaialdiaren 9. edizinoaren irudia. 20 herrialde baino gehiagoko serieak hartuko dabe parte jaialdian. Egoitza nagusia Bilborock izango da, baina jaialdiaren amaierako galea, barriz, Bilboko Guggenheim Museoan.

Programazinoari jagokenez, aurreko asteburutik emongo jako hasierea Xpress lehiaketeari esker eta 7-11ko astean jarraituko dau 40 jarduera baino gehiago izango diralarik. Jaialdiak Bizkaiko Foru Aldundiaren, BEAZen eta Bilbao Ekintzaren laguntzaz atondu da.

Zinemaldiko posterrean, seriean eten barik agertzen dan neskatila ikonikoari leial, edizino honetan uriko eraikin adierazgarrienak landaretza ugariz eta kezkagarriz, halanda ze, natureak kontrola hartu daben The Last of Us serieko giro distopikoa eroan dau kartelera. Bederatzigarren edizino horretako irudiak uiolen 40. urteurrenari be egiten deutso omenaldia.

Urtero lez, Saioa Calleja modeloa izan da jaialdiaren irudia eta lehen jardunaldia euskal produkzino barrienei eskainia egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu