X. Gorbeia Suzien, irailaren 23an eta 24an

Bizkaie! 2023-09-20 10:52   Kirola

Skyrace (09:00) eta 21 k (11:00) lasterketak 23an izango dira.

Jaia eta kirola buztartuta, bazter ezin ederragoak zeharkatzen dituan lasterketa zirkularra da Gorbeia Suzien. Gorbeako parke naturalean, bidezidor lokaztu, harrigune bihurri zein bazka berdeko zelai zabaletan korrika egiteko aukerea izango da. Denetarik izango da ibilbidean, igoera zein jatsiera malkartsuak, abiadura handian joateko tarteak, eremu teknikoak...

Zale euskaldunen pasinoa, arnasa gertu-gertutik sentidutea eta Munduko leku guztietatik etorritako punta-puntako korrikalarien presentzia nabarmendu behar dira.

Ekimen ederrez jantzitako astegoiena, musikea, jantzak, herri-bazkaria... Barikuan hasi eta domekara arte etxeko sentiarazoko zaituegu, asteburu ederra pasatuko duzue Gorbeiaren begiradapean.

Gorbeia Suzien


Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu