Benizze proiektuak irabazi dau I. Paradisu Zinema Bekea
2023-09-15 12:20 Musikea2024. urteko EHZ Festibalean, gozau ahal izago dogu lehen kontzertuaz.
Iñigo Muguruza gogoan, Elkar argitaltxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak atondutako Paradisu Zinema Bekeren lehen edizinoa da. Bekea sustatu dogun hiru eragileen aburuz, garrantzitsua da musika estiloek lekua izatea euskal musikearen barruan, estilo danatan erreferenteak izan daiguzan.
Musikari Irundarra gogoan hartuta, haren ausardia eta freskurea ardatz dituan proiektua izan da edizino honen irabazlea. Ibilbidearen hasieran dago proiektua eta gaur egun Euskal Herrian belaunaldi gazteen musika ohiturakaz erraz buztartzen dala begitantzen jaku.
Lanak bialdu dituen 28 taldeak eskertu nahi ditugu. Batetik oso eskertuak gagoz animau diralako eta, bestetik, azpimarratu nahiko geunke jasotako lanen kalidadea. Euskal Herrian eta euskeraz asko produziduten dala argi gratu jaku, estilo askotan.
Oinarrietan azaldu bezela, irabazleak urtebeteko epea izango dau proiektua biribildu eta grabetako: 2024. urteko EHZ Festibalean, gozau ahal izago dogu lehen kontzertuaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!