'Opera Lab' jaialdiarako sarrerak dagoeneko salgai

Bizkaie! 2023-08-10 10:42   Musikea

Hiru laborategi eta lau opera izango dira, zemendiaren 27tik abenduaren 3ra.

Opus Lirica-ren espazioa da Opera Lab, sortzeko modu barri bat martxan jarten saiatzen dana. Opera Labek XXI. mendeko operarako narratiba barriak sortu nahi ditu, ikuspegi ezbardinak emoteko eta beste errealidade artistiko batzuegaz zeharkako egiturak ezartzeko.

Zeharkako egitura horreek, besteak beste, jantzan, bizitzan, estetikan eta historian dute zerikusia. Beraz, edizino honetatik ideiak, proposamenak, esperimenduak, sorkuntzak eta errealidadeak aterako dira, opera ikusteko eta ulertzeko modu barri bat hain zuzen be.

Horrezaz gan, Opera Labek dimensio didaktikoa bat sustatzen dau operaren sorkuntza prozesuak azaltzeko, horri esker, prozesu parte hartzaile eta publikoa bihurtuz.

Hiru Laborategiak Victoria Eugenia Club-ean egingo dira eta lau operak, barriz, Victoria Eugenia Antzokian. Sarrerak gaur, hilak 10, jarriko dira salgai 11:30etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta hemen.  

Egitaraua

- Zemendiak 27, 19:00etan: Laborategia 1.

- Zemendiak 28, 19:00etan: Laborategia 2.

- Zemendiak 29, 19:00etan: Laborategia 3.

- Zemendiak 30, 19:30ean: The Telephone (Menotti) eta La voix humanine (Poulenc).

- Abenduak 1, 19:30ean: Biba Verdi: Nabucco, Aida, Rigoletto.

- Abenduak 2, 19:30ean: Serenata: Donizetti, Verdi, Puccini.

- Abenduak 3, 19:30ean: La Traviata snack, G. Verdi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu