Tulsa-k 'Laguna' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2023-08-09 12:34   Musikea

Amadora diskoaren bigarren aurrerapena da.

Miren Iza-k, Tulsa, Laguna izeneko kantua kaleratu dau, udagoienean argitaratuko dauen disko barriaren aurrerapena, hain zuzen be. Artistearen zazpigarren diskoa izango da.

Pop doinuak ardatz izanik, Lagunak road movie-aren formea hartzen dau, izan be, Thelma & Louis filmeko estiloko abestia da. Amadora izeneko disko barria udagoienean Junkaleratuko dau.

Diskoaren bigarren aurrerapena da, lehenengoa No quiero hacer historia orain dala aste batzuk argitaratu baitzan.

Ikusi hemen bideoklipa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu