Bilbao Blues Festibala, Arenalean, doban
2023-07-26 13:12 MusikeaGaragarrilaren 28tik 30era.
Bilbao Blues Festival-aren bigarren edizinoa gaur aurkeztu dabe Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako (Bilboko Udaleko sustapen ekonomikoko agentzia) zuzendari nagusiak eta Carlos Malles Jaialdiko zuzendariak.
Aurkezpena udaletxean bertan egin dabe eta The Big Flyers taldearen kontzertua be izan da, jaialdian parte hartuko dauen tokiko bandea.
II. Bilbao Blues Festivalean izango dira Shakura S'Aida, Tia Carroll, The Original Blues Brothers Band, Anthony Paule Soul Orchestra, Ghalia Volt eta Vasti Jackson and the Mississippi Trinity, Rick Estrin & The Nightcats, The Cinelli Brothers, Bette Smith, The Big Flyers, Koko-Jean and The Tonics eta Los Mambo Jambo Arkestra, hain zuzen be.
Kantaria eta harmonizistea dan Rick Estrin bluesaren handiak (Kalifornia, 1949) eroango dau II. Bilbao Blues Festival Saria.
Bilbao Blues Festival 2023
Garagarrilak 27
Guggenheim Museoko Auditorioan.
19:30 | Blues & Roots + Silvia Marsó + Del Toro Blues Band
Garagarrilak 28
Guggenheim Museoko Auditorioan.
11:00 | Kontzertu Pedagogikoa Arenalean.
19:00 | The Big Flyers.
20:30 | Vasti Jackson & The Mississippi Trinity.
22:15 | Anthony Paule Soul Orchestra feat. Terrie Odabi & Theo Huff.
Garagarrilak 29
Arenaleko Kioskoan.
12:30 | Indigo Blues
14:00 | Tia Carroll
19:00 | Shakura S’Aida.
20:45 | Rick Estrin and The Nightcats.
22:30 | The Original Blues Brothers Band
Garagarrilak 30
Alde Zaharra
12:00 | “Granujas a todo Ritmo”. Dixie band.
Arenaleko Kioskoan:
11:30 | Boogie Woogie jantza klaseak.
12:30 | Koko-Jean and The Tonics.
14:00 | The Cinelli Brothers.
19:00 | Ghalia Volt.
20:45 | Bette Smith.
22:30 | The Mambo Jambo Arkestra.
Bilbao Blues Festivala
Jaialdiaren hasierearen bezperan, garagarrilaren 27an, programau dabe Blues & Roots antzerki musikala, Silvia Marsó eta Del Toro Blues Bandearen eskutik datorrena. Nazinoarteko ospea daben profesionalak dira Danny Del Toro (harmonikea eta ahotsa), Sergio Álvarez (gitarra elektrikoa), Javier Rodriguez (baxua) eta Fiz Novoa (bateria) eta abesti unibersalez osotutako errepertorioa dabe, besteak beste, Summertime, Nobody knows you, Route 66 eta Danny Del Tororen berezko kantuak.
Beste alde batetik, Guggenheim Bilbao Museoak umeentzako dobako kontzertu pedagogikoak be eskainiko ditu, TopARTE programearen barruan: Diablues ta Bluezifer bikoteak, EiTBko aurkezle Oihan Vegagaz eta Nagore Sanz kontrabajisteagaz batera, jarduera didaktiko honetan parte hartuko dabe. Mikel Etxeberriak (ahozko soinua, gitarrea eta ahotsa) eta Asier Elorzak (ahotsa, gitarrea, dobroa eta tronpetea) osotzen dabe talde hau. 2014tik blues akustikoaren zaletasunagaitik batutako Bergarako musikari bi horreek ezohiko soinuak eskainiko ditue melodia eta instrumentu bereziakaz.
Horrezaz gan, The Blues Brothers film historikoko Jake eta Elwood Blues anaien Granujas a todo ritmo dixie band-a Zazpikaleetan zehar ibiliko da erritmo bizian New Orleans estiloko kalejiran. Komedia musikaleko protagonistek txotxongilo erraldoi bi bezela agertuko dira, talde musikalagaz batera.
Arenaleko Kioskoan boogie woogie dobako eskolak be izango dira edozeinentzako, jantzan esperientzia izan ala ez. Boogie woogie saio dibertigarri eta dinamiko honeek, swing-agaz, mobimentuagaz buztartzen dituenak, jente asko erakarri eben aurreko edizinoan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!