Udako ikastaroak atondu ditu AEK-k

Bizkaie! 2023-06-19 09:33   Euskerea berbagai

2023ko udako euskera-ikastaroetarako matrikulazinoa martxan.

Aurten be, udako ikastaroak atondu ditu AEK-k, Bizi euskara hurbiletik goiburupean.

Alde batetik, udako online ikastaroen eskaintzea aurkeztu dabe, maila guztietan. Beste alde batetik, hainbat euskaltegitan, udan be euskerea ikasteko eta azterketak preparetako ikastaroak eskainiko dira. Hiru aukera egongo dira: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntzea eta jardun bikoa. Hori guztia, AEK-ko irakasleen eskutik, leku ederrean eta giro onean, udako giroan, hain zuzen.

AEKan esanetan, “udan denbora eta aukera gehiago izaten dira euskara ikasteko; edozein tokitatik online, herrian bertan edo euskarea entzungo den leku batera joateko, bertakoekin zein ikaskideekin euskaraz mintzatzeko eta beste hainbat gauza ere euskaraz egiteko”.

Informazino gehiago behar izan ezkero edo matrikulea egiteko egokiena da hurren dagoan euskaltegira jotea, webgunean sartzea edo 673 200 100 zenbakira deitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu