Oraingoz 10.800 ikusle batu dira Mendi Tourrera

Andoni Mugica 2023-06-16 08:58   Zinemea

Hurrengoa Urnietan izango da, irailaren 21ean.

Urtea hasi zanetik, 34 uri eta herritan izan dira Mendi Tour 2023 ikus-entzunezko zirkuituan eta erantzuna ikusgarria da: 10.800 ikusle batu dira mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko zinemearen sokara, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko pelikula hautatuak ikusteko.

Everest Sea to Summit, This is Beth, Egoland, Adrenaline Sucks, New Way Up, Iretargi, Agur Artzai, Doo Sar, De l’ombre à la lumiére edota Yhabril: el buscador de luz, lako pelikulakaz, mendiko zinema eskaintza zabala eta erakargarria eskaintzen dau Mendi Tourrek.

Gasteiz, Bilbo, Vigo, Donostia, Burgos eta Valladoliden egin dira Mendi Tour saioak, baita Eibar, Tolosa, Arrasate, Hondarribi, Zumaia, Eskoriatza, Ataun, Leioa, Igorre, Otxandio, Agurain, Vielha e Mijaran (Katalunia), Canet d'en Berenguer (Valentzia) eta Nalda-n (Errioxa) be besteak beste.

Udagoien oparoa dator:

- Urnietan, irailak 21.
- Basurton, urriak 4.
- Teruelen, urriak 7.
- Getarian, urriak 15.
- Madrilen, urriak 16, 17, 18 eta 19.
- Leonen, urriak 17 eta 19.
- Salamancan, urriak 17 eta 19.
- Sopelan, urriak 20.
- Santa Brigidan, urriak 20.
- Markina-Xemeinen, urriak 29.
- Elgoibar, zemendiak 3.
- Santanderren, zemendiak 6 eta 7.
- Errenterian, zemendiak 9 eta 10.
- Torrelavegan, zemendiak 11.
- Basaurin, zemendiak 14.
- Palecian, zemendiak 16.
- Potesen, zemendiak 17 eta 18. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu