Sorland Agentzia, Hupi eta Errigora saritu ditue Bai Euskarari sarietan

Bizkaie! 2023-06-15 13:36   Euskerea berbagai

Alor sozioekonomikoan euskerea bultzatzeko egiten daben lanaren autortzea da.

Bai Euskarari Elkarteak, izen bereko ziurtagiriak banatzen dituan erakundeak, hiru entidade eta ekimen saritu ditu Donostian egindako ekitaldian: Sorland Agentzia, Hupi eta Errigora.

Bai Euskarari Elkartearen esanetan, enpresa honeek jarrera argia erakutsi eben; hareen lanaren bidez, harago joatea, euskeraz lan egin eta eroso bizi ahal izateko. Urtez urte urratsak egiteko konpromisoa hartu dabe, euskereari espazio barriak edegiteko gogoari eutsiz eta beharbada ohituraz erdaldunagoak diran eremuetan euskereari merezidu dauen tokia be emonez, ausardiaz.

Sari banaketea, Donostiako Miramar Jauregian izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu