'X-Man' Yhabril Mororen argazkia da 2023ko BBK Mendi Film Festivaleko irudi nagusia
2023-06-01 07:55 ZinemeaErretratugile bilbotarrak amesa egi bihurtu dau.
X-Man argazkia da aurtengo edizinoko irudi nagusia, CVCEPHOTO lehiaketako BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2023 kartelaren saria irabazi dau. Gonzalo Bartolomé Tierra Yhabril Moro argazkilari bilbotarraren lana da eta sari hau irabazteko amesa egi bihurtu dau.
Sorrosal ur-jauzi ezagunean ataratako argazkia, Ordesan, broton, udagoienean, egun iluna eta hezea zan eta azkar erakarri ninduan konposizio honek, ur-jauziaren zuria hainbeste nabarmentzen zan atzealde horren eta X formako arroka ehundurearen lehen plano horren aurrean, dino egileak. Argazkian agertzen dan korrikalaria Chano da, eszena hori begira egoala Yhabrilek deitu eutson laguna eta ordu gitxitan saioa egitera etorri zana.
Kamera eta zehetasun teknikoak: Sony A7IV - Lentea: Sony FE 12-24mm F2.8 GM - Flasha: Profoto A10+Urrutiko TTL Profoto - 12mm | 1/1600SG | F4.5 | ISO 3200.
Yhabril Moro, erdialdean, Rafa Elorzagaz (CVCEPHOTO) eta Sandi Bertonceljegaz batera (2022an eta 2020an Poster Mendi Film sariaren irabazle bikotxa), Metro Bilbaon dago Yhabrilek irabazitako Young Gun argazkiaren aurrean. sari nagusia CVC PHOTO 2022.
Modu honetan, Yhabril Morok (Bilbo, 1978) BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Poster Award eta X-Man argazkiari esker CVCEPHOTO lehiaketearen 9. edizinoa be irabazi dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!