Filmen izen-emotea martiaren 31etik zabalik dago irailaren 15era arte

Bizkaie! 2023-04-03 08:10   Zinemea

XVI. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdirako pelikulak erregistretako epea zabalik.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 8tik 17ra egingo da aurten. Produktoreek, zuzendariek eta errealizatzaileek lanak aurkezteko sasoia da.

Mendiagaz lotutako gaiak jorratzen dituen filmek parte hartu ahal izango dabe: Alpinismoa, eskaladea, abenturea eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, naturea... Kontusk kontu, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera prfoduzidutako lanek baino ezin izango dabe parte hartu edizino honetan.

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dabe Eguzkilore edota Txalaparta garaikurraz batera diru-ordaina eta guztira 24.800€ emongo dira (zehetasunak: www.mendifilmfestival.com-en).

Ikusi hemen BBK Mendi Film Bilbao - Bizkaia jaialdian urtez urte saritutako filmen zerrendak.

2022ko edizinoan 190 pelikula erregistrau eta jaialdian 59 erakutsi zituen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu