Hemen da Itzulpen-lehiaketea 2023
2023-03-15 09:10 KultureaLiteratura Unibersala bildumea osotzen jarraitzeko deialdia atondu dau EIZIE alkarteak.
Honako hiru obra honeek dira aurtengo itzulgaiak (eta lehiaketan parte hartzeko itzuli beharreko laginak):
Dostoievski, Преступле́ние и наказа́ние [Prestupléniye i nakazániye] (Crimen y castigo, Crime et Châtiment, Crime and Punishment… )*
Lehiaketarako lagina hemen (pdf).
Anne Carson, Autobiography of Red
Lehiaketarako lagina hemen (pdf).
Xohana Torres, Tempo de ría
Lehiaketarako lagina hemen (pdf).
(*) Jatorrizko hizkuntzatik egiten ez bada, gitxienez sorburu-hizkuntza bi erabili beharko dira.
Lehiatzaileak
Itzultzaile profesionalak zein hasibarriak izan daitekez.
Aurkeztu beharrekoak:
a) Papelean aurkeztekotan:
1. Lehiatzaileen eskura jarritako testuaren itzulpena, ezizen bategaz.
2. Gutun-azal zarratuan, itzultzailearen datuak adierazoko dira eta ezizen bera errepetidu gutun-azalean. Ondokoak dira adierazo beharreko datuak: Itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia be sartu behar da gutun-azal horretan.
Biak gutunazal berean sarturik.
b) Posta elektronikoz bialdu nahi izan ezkero, idazkaritza@eizie.eus helbidera bialdu behar da mezua, gaia adierazota: 'Literatura Unibersala itzulpen-lehiaketea'.
Dokumentu bi bialdu behar dira mezuaren barruan: Batean, testuaren itzulpena bera, ezizen bategaz; bestean, ezizen horren atzean dagoan itzultzailearen datuak (gorago adierazotakoak).
Itzulpenen bat obrearen jatorrizko hizkuntzatik egin ezean, erabilitako sorburu-hizkuntzei jagokezan testuak aurkeztu behar dira. Edozelan be, jatorrizko hizkuntzatik itzultzea hobetsiko da.
Itzulgai bat baino gehiago hautatu ezkero lehiaketarako, gutunazal / mezu bana erabili behar da aurkezteko.
Proiektuak aurkezteko lekua eta epea
Epea 2023ko maiatzaren 8an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
EIZIE alkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak: Helbidea: Zemoria 25, behea - 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bialduz ezkero, Literatura Unibersala lehiaketarako dala adierazo gutun-azalean.
Epaimahaia
Hiru lagun izango dira epaimahaikide, jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko. Itzulpengintzearen munduan autortutako gaitasuna eta prestigioa dauen persona bana izentauko dabe Eusko Jaurlaritzeak, itzulpenok argitaratuko dituen argitaletxeek eta EIZIE alkarteak. EIZIE-k idazkari bat be izetauko dau, berba egingo ez dauena eta botorik barik ibiliko dana. Epaimahaiaren erabagia atzeraezina izango da.
Esleipenaren jakinarazpena
EIZIE alkartearen webguneko albistegiaren bidez jakinarazoko da epaimahaiaren erabagiaren barri. Esleituak izan diran proiektuen itzultzaileei zuzenean jakinarazoko jake.
Esleipenaren osteko kontratazinoa
Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dabe EIZIE-k eta itzultzaileak eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emongo deutso itzultzaileak Alkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko ditue papelezko liburu eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).
Ordainsaria
Prestupléniye i nakazániye: 18.068,00 euro | Autobiography of Red: 2.633,00 euro | Tempo de ría: 840,00 euro
Bildumarako finkatutako ordainsariak erabili dira, sorburu-testuaren eta hizkuntzearen arabera. Gaztelania: 24 euro orriko. Frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italierea: 27 euro orriko. Ganerakoak: 30 euro orriko.
Itzulpena jatorrizko hizkuntzatik ez dan beste batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei jagokezan tarifen batez bestekoa erabiliko da.
Obrak itzultzeko epea
Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazoten danetik hasita: 125 orri - 6 hilebete. Proportzino horren arabera kalkulauko dira epeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!