XX. Zizurkilgo Blues Gaua zezeilaren 4an
2023-01-26 09:58 MusikeaAurten jatorrizko formatua dakar jaialdiak, tabernetan izango baitira kontzertuak.
Urte honeetan guztiotan Udalak eutsi egin deutso jaialdiari eta gaur egun erreferente bihurtu da Blues zaleen artean.
Aurrekoetan izandako erantzun bikainari erreparauta, Espainia, Galizia, Catalunya eta Euskal Herriko musikariak izango dira protagonista, akustikoan eta elektrikoan, bakotxak bere onena eskainiz.
Bertako ostalari eta zaletu batzuen lankidetzeagaz, jakina, beti bezela sartzea doban.
Johnny Bigstone & Sweet Marta
Johnny Big Stone eta Sweet Marta blues amerikar musika tradizionaleko bikote akustikoa da. XIX. mendearen amaierara eroaten gaitue eta esklabo afroamerikarren abestiak aurkeztuz.
Blues klasikoko bikote akustikoa da, generoaren maisu handien bersinoak egiten ditue Bartzelonako musikari bi honeek.
Itziar Yagüe Blues 4et
Hamar edo hamabi urtez Madrilgo lokalen zirkuituan ibili naz, beti musika afroamerikarrari lotua. Niretzat, soula, funka, jazza ez dira konpartimentu itxiak, danek dabe bluesa jatorri. Nire musikari lanaren momentu batean, konposizino propioak idazteko gogoak aginduta, horixe sortu zan, blues femenino klasikoa. Letra sano garrantzitsuak dira, bluesa abesten dauen emakume lez daukadan posizinoa islatzen dabelako adierazo dau Itziar Yagüek.
Adrian Costa
Compostelan jaiotako abeslari eta gitarristea (1979), peninsulako bluesaren ordezkari baloratuenetako bat dogu Adrian Costa. Jaioterrian hasi zan 13 urte zitula, The Red Blues Band taldeagaz. Madrilera joan zan biziten 1999an, Marcos Coll harmonizisteagaz batera Tonky Blues Band taldeko kide izateko. Talde horregaz mailarik goreneko artistakaz kolaboretako aukerea izan eban.
Berlinen egonaldi luzea egin ondoren, San Frantziskoko badiara jo eban Adrianek eta bertan, Adrian Costa Blues Persuasion bandea osotu eta lan egiten hasi zan Billy Boy Arnold, Jackie Payne, Kenny Blues Boss Wayne, Mark Hummel, Chris Burns eta Earl Thomas artistakaz.
Julian Maeso
Hammond organoaren maisua da Julian Maeso. Ibilbide luzeko musikaria, azken urteetan ospe handia lortutakoa. Bere errepertorioan ikusten da egilearen musika ezagutza entziklopedikoa. Musika baltza dau oinarri eta aurrerago 70eko hamarkadako blues musikara hurreratzen da. Kantuetan blues-rock, country,
funk eta jazz doinuak entzun geinkez, ahots sendoa nabarmentzen dalarik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!