Zangoza, Donostia eta Iruñean ekingo jako 2023ko Mendi Tourrari

Bizkaie! 2023-01-25 08:55   Zinemea

Lehen hitzordua urtarrilaren 27an izango da Zangozan (baita zezeilaren 3an be).

Zangoza (urtarrilak 27), Donostia (urtarrilak 31 eta zezeilak 1-2) eta Iruña (zezeilak 6-7-8-9) dira Mendi Tour 2023ko lehen uriburuak.

Jaialdiko pelikula onenak lau haizetara zabalduko ditu zirkuituak aurten be; danetara, 14 hitzordu izango dira.

Zangoza – Karmengo Entzutegia | Urtarrilak 27 eta zezeilak 3

Donostia – Antzoki Zaharra | Urtarrilak 31 eta zezeilak 1-2

Iruña - Golem Baiona zinemak | zezeilajk 6-7-8-9

Zumaia – Aita Mari Antzokia | Zezeilak 14-16

LEIOA – Kultur Leioa | Zezeilak 15-16

Eskoriatza – Zaldibar Antzokia | Zezeilak 24-26

Vigo – Udal Auditorioa | Zezeilak 28 eta martiak 1-2

Canet D'en Berenguer - Udal Auditorioa | Martiak 4

Tiolosa – Leidor | Martiak 6-7-8

Bidaiarien Txokoa - Bilbo - Begoñako Udaltegian martiak 13-15 eta Santutxuko Udaltegian martiak 16

Eibar – Coliseum Antzokia | Martiak 14-15

Ataun – Herri Antzokia | Martiak 17

Vitoria-Gasteiz – Vital Fundazinoa Kulturunea | Martiak 20-22-23-24

Igorre – Lasarte Aretoa | Martiak 23-24

Mendi Filmeko onena

Igazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko film onenak dagoz prest eta, beraz, ikusgarritasuna eta kalidade handiko zinemea bermatuta dago, baita Mendi Toureko ohiko ikusleen artean sortzen dan giro ona be.

Mendi Tour 2023 katalogoak Mendi Film 2022 palmaresaren titulu asko ditu, aktibidade nagusiak askotarikoak dira (alpinismoa, eskaladea, eskia, kayak, nabegazinoa, surfa, esplorazinoa, jantza bertikala...), protagonista ezagunak be hainbat dira, baita plazaratzen diran gaiak be.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, An Accidental Life (2022ko Mendi Film Sari Nagusia), Ephemeral eta Egoland (2022ko saridunak eta Mendi Film Hasiera Ekitaldian proiektatuak), From shade to light eta Agur Artzai (bina sari 2022ko Mendi Filmen) edota Everest Sea to Summit ederra, mendiko zinemearen historiako filmik sarituenetako bat.

A BAFFIN VACATION |USA| Zuz: Sarah McNair-Landry & Erik Boomer.

ADRENALINE SUCKS |USA| Zuz: Chase Odgen.

AGUR ARTZAI |Spain| Zuz: Julen Zubiete.

AN ACCIDENTAL LIFE |USA| Zuz: Henna Taylor.

CREATION THEORY |USA| Zuz: Ben Sturgulewski.

DE L'OMBRE À LA LUMIÈRE - FROM SHADE TO LIGHT |France| Zuz: Sébastien & Davina Montaz-Rosset.

DOO SAR |Poland| Zuz: Jakub Gzela.

EGOLAND |Spain| Zuz: Ignasi Lopez.

EL RETORNO |Spain| Zuz: Alberto M. Flechoso.

EPHEMERAL |UK| Zuz: Alastair Lee.

EVEREST - SEA TO SUMMIT |Australia| Zuz: Michael Dillon.

FREE RIDER |France| Zuz: Jérôme Tanon.

INTO THE ICE |Spain| Zuz: Andrew Opila.

IRETARGI |Spain| Zuz: Janire Etxabe.

JOY |Spain| Zuz: Aner Etxebarria Moral.

LOBOS |Spain| Zuz: Marina García.

NEW WAY UP | UK| Zuz: Jake Holland.

NOT ALONE |Canada| Zuz: Heather Mosher.

SPINDRIFT: THE BARRY BLANCHARD STORY |Canada| Zuz: Ivan Hughes.

THIS IS BETH |Canada| Zuz: Jen Randall.

TÒFOL CASTANYER, EL CORREDOR INFINIT |Spain| Zuz: Álvaro Iglesias.

YHABRIL. EL BUSCADOR DE LUZ |Spain| Zuz: Phelipe Eizaguirre Irujo

2022an, Mendi Tourrak mendiko, abenturako, muturreko kiroletako eta naturako zinemarik onena eroan eban 50 pantaila handitara. Euskal Herria, Aragoi, Kantabria, Gaztela eta Leon, Katalunia, Galizia, Kanaria Handia, Madril eta Valentziako zinema-areto, antzokitan izan ziran proiekzinoak; 10.000 ikusle baino gehiagok gozauu eben.

XIII. Mendi Tour da aurtengoa eta abenduko jaialdi nagusiaren altzoan, 2011n hasi zan eskaintzen Tolosan, mendizaletasuna era berezian arnasten daneko herrian. Zirkuitua zemendian edo amaituko da aurten be eta arrastoa zabalduko dau XVI. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak bide gozoa izan daian 2023ko abenduaren 8tik 17ra bitartean ospatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu