Euskadik 1.669.650€ jaso ditu Europa Creativa programako laguntzetan
2022-12-23 08:32 ZinemeaZineuskadik kudeatzen dauen udal zinema-sarera be heldu ziran laguntzak.
Europako ikus-entzunezkoen eta zinemagintzearen industria sendotu eta indartzeko laguntza-programak, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoa dau gure lurraldean eta 2021 - 2022. urtean zehar 1.669.650€ euroko diru-laguntzak emon zituan hainbat euskal kultur eragilerentzat (2022ko emoitza batzuen zain).
Laguntza horreen onuradunen artean, Donostia Zinemaldiko Industry Club nabarmentzen da, merkatuen kategorian eta Kanaki Films produktore garapen deialdian.
Era berean, banaketa selektiboko eta automatikoko kategorietan Golem Distribución enpreseak jaso zitun laguntzak. Euskadin Europa Cinemas erakundearen bitartez egiten diran emonaldietarako deialdian, aldiz, SADE zinemak, Florida zinemak, Golem zinemak eta Multicines Bilbao izan ziran onuradunak.
Europa Creativa MEDIAk emoten dituan laguntzak Zineuskadik kudeatzen dauen udal zinema-sarera be heldu ziran. Sarearen barruan dagoz Arrasateko Amaia Antzokia, Tolosako Leidor, Andoaingo Bastero, Ordiziako Herri Antzokia, Ermua Antzokia, Barakaldo Antzokia, Elorrioko Arriola Antzokia eta Kultur Leioa Antzokia.
Azkenik, Elhuyar izan zan Estaduko proiektu bakarra Innovative Tools & Business Models laguntzea jaso ebana. Kulturearen kategorian, Dantz izan zan Europako lankidetza-proiektu onuraduna eta Alberdania Argitaletxea, literatur lanen zirkulazino deialdiaren barruan.
Laguntza-deialdiez gan, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik etenbako prestakuntzearen eta aholkularitza personalizatuaren alde egiten dau, informazino eta networking tailerrak eta jardunaldiak eskainiz. Ondokoak izan dira azken urte bietan gauzatutako ekimenak:
Tabakaleragaz lankidetzan atondutako tailerrak:
Animazino-gidoia garatzeko tailerra Carlos Bleychegaz; telesailen gidoia garatzeko tailerra Álex Rodrigogaz; Nazinoarteko koprodukzino tailerra eta masterclassa Marisa F. Armenterosegaz; banaketa digitaleko EPI tailerra Nuno Bernardogaz; fikzino eta dokumental gidoiak jorratzeko tailerra Miguel Machalskigaz; marketin eta dosierren tailerra Álvaro Vegagaz; nazinoarteko koprodukzino tailerra María Zamoragaz; animazio tailerra Isabel Hergueragaz; pitching tailerra Álvaro Vegagaz.
Informazino eta networking jardunaldiak:
Euskadiko kultura eta sormen-sektorerako Europa Creativa MEDIA eta Kultura programari buruzko informazino-jardunaldia, Europa Creativa Cultura España bulegoagaz batera.
TV Series platforms. SSIFFeko Industriagaz lankidetzan.
Networking with the Baltics. SSIFFen zehar eta Estonia, Lituania eta Letoniako MEDIA bulegoakaz lankidetzan.
The European Panorama of Documentary Film Festivals Zinebigaz lankidetzan.
European Cinema Night Golem-egaz lankidetzan.
Crossborder coproduction FIPADOCen.
Euskal Herriko Zinema Eskolako ikasleentzako Europa Creativa programearen informazino-jardunaldia, Zinegoak-egaz lankidetzan.
Europa Creativa programari buruzko informazino-saioak, BDCC eta Eikenegaz lankidetzan.
Telesailen jardunaldia: To be continued. Zer jazoten da lehen denporaldi arrakastatsu baten ondoren? SSIFFeko Industriagaz lankidetzan.
Europa Creativa programeari buruzko aholkularitza personalizatuak, Bari, Hanburgo, Espainia, Katalunia, Andaluzia, Hungaria, Bulgaria eta Portugaleko MEDIA bulegoakaz batera, 2022ko SSIFFean.
Women at Film Festivals. Where are we? Zinebigaz batera.
Coproduction Forum 'Porto Post Doc'-en, Europa Creativa Desk MEDIA Portugal bulegoagaz batera. Hautatutako euskal produktorea: Iban del Campo.
European NEWS Pitch. Journalism Partnership deialdirako bazkideak bilatzeko nazinoz gaindiko pitchinga. Europa Creativa Europako bulegoakaz lankidetzan atondutakoa.
European Innovation Lab Pitch. Pitching transnazionala, Innovation Lab deialdirako bazkideak bilatzeko. Europa Creativaren Europako bulegoakaz lankidetzan atondutakoa.
European Writers Desk. Europako gidoilarientzako sareak eratu eta sortzeko plataformea. Europa Creativa MEDIAko bulegoakaz lankidetzan atondutakoa. Hautatutako euskal gidoilaria: Jon López.
Euskadiko musika-sektoreari buruzko informazino-jardunaldia, Europa Creativa Cultura Españagaz lankidetzan. Music Air.
Europako finantziaketeari buruzko informazino-jardunaldia Euskadiko kultura eta sormen-sektorerako, Europa Creativa Cultura Españagaz lankidetzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!