Emakumeek zinema jaialdietan daben lekua aztergai Zinebin
2022-11-14 11:17 ZinemeaHogei programatzaile eta zuzendari baino gehiago batu dira gogoetea egiteko.
Gaur egun, bertoko zein kanpoko zinema jaialdietako lantaldeetan emakumeek leku zabala dabe, baina ardura edo distira handieneko postuetan ez dira hainbeste. Desorekatua da, beraz, emakumeen presentzia jaialdietan. Horretaz gogoetea egiteko eta esperientziak konpartiduteko batu dira hogei profesional baino gehiago Bilbon, 64. Zinebi Jaialdiak atondutako topaketan.
Batez be, jaialdietan zuzendari edo programatzaile dabizan emakumeak izan dira parte-hartzaileak. Hain zuzen be, zuzendaritzan eta programazinoaz arduratzen diran taldeetan ikusi dabe emakume gitxi dabizala. Beste zeregin batzuetan, ostera, askoz gehiago dira.
Topaketan moderatzaile ibili dan Maria Zafrak argi eta garbi esan dau: Sektore honetan lan egiten dogun guztiok dakigu produkzinoko, komunikazinoko, kopien kudeaketako, konbidaduei arretea emoteko, protokoloko eta beste arlo batzuetako talde gehienak emakumeek osotzen dituela. Baina Azkuna Zentroan egindako topaketan harago begiratu dabe: Ea zer pasetan dan jaialdi horreetako zuzendaritza postuei eta programazino taldeei erreparatu ezkero.
Bertoko eta kanpoko zuzendari eta programatzaileak alkartu dira Azkuna Zentroan, tartean Vanesa Fernandez, Zinebiko zuzendaria. Ganerakoak honeek izan dira:
- Maialen Beloki, Donostiako Zinemaldiko zuzendariordea.
- Hilke Doering, Oberhausengo (Alemania) Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiko arduraduna.
- Joana Sousa, Doclisboako (Portugal) zuzendarikidea.
- Charlotte Serrand, Roche-sur-Yoneko (Frantzia) Nazinoarteko Zinemaldiko zuzendaria.
- Alejandra Trelles Cervetto, Uruguaiko Nazinoarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa.
- Gina Petropoulou, Peloponesoko (Grezia) Zinema Dokumentalaren Nazinoarteko Jaialdiko zuzendaria.
- Anca Caramelea, Ingurumenari eta Personei buruzko Pelicam Nazinoarteko Zinemaldiaren programatzailea (Errumania).
- Anette Dujisin, Veneziako (Italia) Kritikearen Nazinoarteko Astearen programatzailea.
- Estela Rasal, Huescako Nazinoarteko Jaialdiko zuzendaria.
- Mane Cisneros, Afrikako Zinema Jaialdiko zuzendaria – FCAT (Tarifa).
- Ana Domínguez, (S8) Mostra de Cinema Periféricoko zuzendarikidea (A Coruña).
- Gabriela Martí, Rizoma Jaialdiko zuzendaria (Madril).
- Alaitz Arenzana, Bilboko Zinegoak-eko zuzendaria.
- Eva Rivera, Donostiako Dock of the Bay Dokumental Jaialdiko zuzendaria.
- Ana Gutiérrez, Zinemakumeak Gara zinema erakustaldiako zuzendaria (Bilbo).
- Garbiñe Ortega, Punto de Vista jaialdiko komisarioa eta zuzendari ohia (Iruñea).
- Izaskun Arandia eta Kristina Zorita, (H)emen Ikus-entzunezkoen emakumeen alkarteko presidenteak.
- María Zafra, Marta Selva eta Anna Solà, Mostra de Films de Dones Jaialdiko kideak (Bartzelona).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!