Zinebi Networking Sarietan 13 proiektu lehiatuko dira
2022-11-03 09:25 ZinemeaIrabazle bi egongo dira: Euskal Herriko onena eta Espainiako onena.
Bilboko Zinebi jaialdiaren 64. edizinoaren barruan, Zinebi Networking atala egongo da, zinema dokumentalaren foro profesionala eta lehiaketea. EPE-APV, Euskal Produktoreen Alkarteagaz lankidetzan egiten dau urtero topaketea Zinebik.
Aurtengo edizinoan lehiatuko diran 13 ikus-entzunezko proiektuen barri emon dabe, tartean dagoz bost euskal produkzino eta Espainiatik heldutako beste zortzi dokumental luze. Hortaz,, sari bi emongo ditue, bakotxa 10.000 eurokoa. Bata, euskal proiekturik onenari; bestea, Espainiako onenari.
Bost euskal hautagaien artean gaztelaniazko eta euskerazko lanak dagoz: 36, zuri beltzan (Ainhoa Urgoitia-Enrique Rey), Esto no es Hollywood (Jone Ibarretxe-Nere Falagan), Itaca (Juan Prado), La sinsorga (Marta Gómez-Paula Iglesias Calderón) eta Zikuñagako Ama (Pello Gutiérrez Peñalba).
Espainiako atalean, gaztelaniazko, galegozko eta katalanezko proposamenak dagoz: Alevosía (Sara Casasnovas), La Comunitat (Almudena Verdés), Deuses de pedra (Iván Castiñeiras), Elena dio a luz un hermoso niño (Chiara Marañón-Juan Soto), Um filme de Fernando Ruiz Vergara (Concha Barquero-Alejandro Alvarado), L’home més pacífic del món (Raquel Barrera Sutorra), La Marsellesa de los borrachos (Pablo Gil Rituerto) eta PAPAMAMA (Lorena Ros).
Zinerbi Networking atalean parte hartuko daben 13 lanok batzorde berezi batek aukeratu ditu, Zinebiko kide, EHUko irakasle eta zinemagintzako adituz osotua. Sarien irabazleak ebazteaz, ostera, nazinoarteko 14 kidedun epaimahaia arduratuko da.
Foroa egin aurretik, aukeratutako 13 proiektuen egileak tutoretza-saio personalizaduak egiten dabiz Virginia García del Pino adituak gidatuta. Zemendiaren 14tik 18ra, ostera, topaketetan hartuko dabe parte eta euren proiektuen aurkezpen publikoa egingo dabe. Zinebi jaialdia bera zemendiaren 11tik 18ra izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!