Bederatzi opera prima ZIFF-Zinebi First Film Nazinoarteko Lehiaketan izango dira Bilbon
2022-10-11 11:10 ZinemeaHautatutako 9 film luze horreetatik 6 emakumeek zuzendu ditue.
Berlin, Venezia, Cannes edo Karlovy Vary lako jaialdietan autortuak, hautatutako 9 film luze horreetatik 6 emakumeek zuzendu ditue.
Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak atonduta, aurten zazpigarren edizinora helduko dan Sail Ofizialeko – ZIFF - Zinebi First Film Nazinoarteko Lehiaketan parte hartuko daben 14 herrialdetako (Ukrania, Frantzia, Alemania, Errumania, Portugal, Serbia, Kroazia, Suedia, Norvegia, Danimarka, Herbehereak, Iran, Japonia eta Kolonbia) bederatzi film labur iragarri ditu., danak ZIFF Sari Nagusirako lehiatuko dira, Zinebiren palmares osoko sari handiena (12.000€) eta Epaimahai Gaztearen Sarirako (UPV/EHU). Azken sari hori 2.000 €koa, Euskadiko unibersidade eta ikastegietako zinema eta ikus-entzunezko ikasleek osotutako epaimahaiak emongo dau.
Marta Popivoda artista eta zinemagile serbiarra, Carlos Marañón Cinemanía aldizkariko zuzendaria eta Nicole Brenez programatzaile, unibersidadeko irakasle eta idazle frantziarra izango dira ZINEBI 64 sail honetako nazinoarteko epaimahaia.
Bederatzi film lehiatzaileak ez dira orain arte ikusi Estaduan. Horreetako bat ez da Europan ikusi:
Anhell69 (Kolonbia-Errumania-Frantzia-Alemania), Theo Montoyarena; A morte de una cidade (Portugal), João Rosasena, Zinebik nazinoarteko estreinaldia eskainiko dau; Da lie ste videli ovu? Enu? (Serbia- Kroazia), Dušan Zori eta Matija Gluševirena; Like a fish on the moon (Irán), Dornaz Hajiharena; My small land (Japonia-Frantzia), Emma Kawawadarena; Nuestra pelicula (Kolonbia-Frantzia), Diana Bustamanterena; Outside (Ukrania-Danimarka- Herbehereak), Olha Zhurbarena; Juunt pastaza entsari (Portugal), Inês T. Alvesena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!