'Black is Beltza II: Ainhoa' Euskal Herriko zinema-aretoetan irailaren 30etik aurrera

Bizkaie! 2022-09-28 13:30   Zinemea

Donostiako Belodromoa ganezka egoala aurrestreinau eben filma.



Bartzelona, Lleida, Valentzia, Mallorca, Galizia, Gaztela, Andaluzia eta Kanarietako zinema-aretoetan be estreinauko dabe Fermin Muguruzaren Black is Beltza II: Ainhoa filma.

Sinopsia

Ainhoa La Pazen (Bolivia) jaiotea miraria izan zan Amanda ama atentadu parapolizial batean hil eta aurrerago. Kuban hazi eta 1988an, 21 urtegaz, Euskal Herrira joango da Manex aitaren lurraldea ezagutzen. Gatazka errepresibo betean, Josune konprometidutako kazetaria eta bere lagun koadrilea ezagutuko ditu.
Horreetako bat heroina gaindosi baten ondorioz hilten danean, Ainhoa eta Josune iniziazino-bidaian sartzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla urietan zehar. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak narkotrafikoko sareek trama politikoakaz batzen diran mundu ilunean sartuko dira.

Fermin Muguruza

Kortatu, Negu Gorriak eta Kontrabanda taldeen sortzailea, Fermin Muguruza (Irun, Gipuzkoa. 1963) musikariak Bass-que Culture (2006) filmari esker egin eban debuta dokumentalen zuzendaritzan. 2009an, Checkpoint Rock: canciones desde Palestina lanak zarratu eban Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, Zinemiran aurkezteaz gan. Next Music Station (2011) zenbait herrialde arabiarretako musikari buruzko telesailagaz Zinemirara bueltau eta hurrengo urtean Zuloak aurkeztu eban Zabaltegin. 2013. urtean bira propioari buruzko dokumental bat zuzendu eban, No More Tour, Daniel Gómezegaz eta 2016an Nola? estreinau eban Zinemiran, Katrinaren hamar urte geroagoko New Orleansi buruzkoa. 2018an, Zinemirara bueltau zan Black is Beltza animazinozko film luzeagaz (Gure Oroitzapenak film kolektiboaren segmentuetako bat). Kutxa-New Directors epaimahaikide izan zan 2010ean.

Fitxa teknikoa

- Zuzendaria: Fermin Muguruza.

- Gidoia: Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Isa Campo.

Produkzinoa:

- BIB2 AINHOA AIE (España).

- TALKA RECORDS S.L. (España).

- LAGARTO J eta A SRL (Argentina).

- DRAFTOON SRL (Argentina).

- Koprodukzinoa: España-Argentina eta Talka Records & Films.

- Generoa: Animazinoa (Mariona Omedes).

- Musikea: Maite Arroitajauregi.

- Soinua: Victor Sanchez, Haritz Lete eta Xanti Salvador.

- Ahotsak: Maria Cruickshank, Itziar Ituño, Antonio De La Torre, Ariadna Gil, Eneko Sagardoy, Miren Gaztañaga, Manex Fuchs eta Darko Peric.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu