Eduardo Martínez de Pisón, WOP Mendi Film Sariaren irabazle
2022-09-22 11:06 KirolaIngurumena aztertu eta babesten lan nabarmena egin dau.
WOP-The Walk On Project fundazinoak eta BBK Mendi Film Festival jaialdiak 2022ko WOP Mendi Film Saria nori emon ebatzi dabe. Eduardo Martínez de Pisón geografo, idazle eta alpinistea aukeratu dabe, ingurumenaren babesaren alde eta dibulgazinoan egin dauen lanagaitik eta mendiagaz dauen lotura estuagaitik.
Mendizaletasunaren baloreen ikur izatea eta hareek babesteko eginiko lana autortzen dau WOP Mendi Film sariak, eta bederatzigarren aldiz emongo dabe aurten. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 15. edizioan egingo dabe ekitaldia, abenduan.
Eduardo Martínez de Pisón espainiarra paisajearen eta ingurunearen babesaren alde dabil lanean aspalditik. Ikasketaz geografoa, glaziologian aditua da, eta zeregin intelektual eta zientifikoan dabil. Dibulgazinoa be lantzen dau, idatzi dauen liburu piloa lekuko.
Espainiako Ingurumen Saria irabazi eban 1991n. World Glacier Monitoring System-eko Espainiarako korresponsala izan da, baita Unescoren MaB-Man and Biospehere Batzordeko kidea eta Antartikako Ikerketarako Batzorde Zientifikoko Espainiako batzordeko buru be.
Ohorea da guretzat Eduardo Martínez de Pisón-i WOP Mendi Film Saria emotea, azaldu dabe WOP Fundazinoko kideek. Eduardo natureaz eta mendiaz maiteminduta dago. Maitemin jakintsua, transzendentea eta konprometidua, bere burua ezagutzearen erantzukizunetik abiatuta. Bere benetakotasun, konpromiso, pasino eta gure paisajeen babesagaitik, eta transmisino-lan kantsauezinagaitik, hunkitu egiten gaitu, eta harro egoteko modukoa da guretzat hari saria emotea alpinismoaren gizarte-balioak defendidu eta transmitidu izanaren autortzan.
WOP Mendi Film Sariaren aurreko urteetako irabazleak:
2014-Drawn filma.
2015-Josep Manuel Anglada.
2016-Chris Bonington.
2017-Peter Habeler.
2018-Juanjo San Sebastian.
2019-Nieves Meroi eta Romano Benet.
2020-Baltistan Fundazinoa.
2021-Sebastián Álvaro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!