Sarrerak salgai XV. BBK Mendi Film Festival-erako

Bizkaie! 2022-09-19 13:09   Kirola

Urriaren 16ra arte, % 50eko deskontuagaz erosi leitekez sarrera pack diralakoak.

Naturea, mendia eta abenturea buztartzen dituan jaialdia, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Festival, abenduan egingo dabe, baina dagoeneko salgai dagoz sarrerak, antolatzaileek azaldu dabenez. Oraingoz, salmentearen lehenengo fasea ipini dabe martxan, urriaren 16ra arte. Bitarte horretan, hainbat eratako sarrera pack-ak erosi ahal izango ditue zaleek, deskontu handiagaz.

Emonaldi bat baino gehiagotara sartzeko eskubidea emoten daben txartelak dira sarrera pack diralakoak. Mendi Film Festival-eko arduradunek gogoratu dabe, urriaren 16ra arte, % 50eko beherapena egingo dabela kasu batzuetan. Era horretara, erosle goiztiarrenak saritu nahi ditue.

Dana dala, eskaintza mugatua dala azaldu dabe, beraz, bizkor ibiltea komedidu da. Era berean, eskaintzetako batzuk Mendizale harpidetzea dabenentzat baino ez dira.

Honeexek dira lau sarrera pack-ak:

- Pack Full: Abenduaren 9tik 17rako saio guztiak (Golem-eko proiekzinoak eta abenduaren 18ko Non Stop jardunaldia izan ezik). Guztira, 20 emonaldi, Euskalduna Jauregiko Inaugurazino Ekitaldia barne.

- Pack Lehen Asteburua: Abenduaren 10ean eta 11n BBK Salan egingo diran saio guztiak (6 saio). Ez dau abenduaren 9ko Inaugurazino Ekitaldia barne hartzen, ezta Golem zinemetako saioak be.

- Pack Bigarren Asteburua: abenduaren 16an eta 17an BBK Salan egingo diran saio guztiak (5 saio). Ez ditu Golem zinemetako emonaldiak barne hartzen, ezta film sarituak eskainiko dituan abenduaren 18ko Non Stop jardunaldia be.

- Pack Non Stop: abenduaren 18an BBK Salan egingo diran hiru saioetarako. Bertan, 2022ko Mendi Filmeko lan sarituak proiektauko ditue.

Dagoeneko salgai dagoz horreek lau aukerak, deskontu handiakaz. Bigarren fasean be, urriaren 17tik zemendiaren 13ra, deskontuak egingo deutsiez erosleei. Horren ostean, zemendiaren 18an, banakako sarrerak saltzen hasiko dira.

Eskaintzak ikusi eta sarrera pack-ak erosteko, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu