Donostia Zinemaldiak 23.360 sarrera saldu ditu lehen egunean 

Bizkaie! 2022-09-12 09:16   Zinemea

Sarrera gehien saldu da Sail Ofizialeko The Substitute eta Wild Flowers pelikuletarako.

Datu honeek publikoa zinema-aretoetara bueltetako gogoz dagoala erakusten dabe eta horregaitik, Zinemaldiak ikusleen erantzuna eskertu nahi dau, Jose Luis Rebordinos, Donostiako 70. Zinemaldiaren zuzendariak nabarmendu dauenez. 

Covid-19 pandemiaren ondoren, aretoetako aforoa % 100era bueltau da barriro eta Belodromoa lako egoitzak berreskuratu ditu Zinemaldiak.

Sarrerak saltzea bai online bai Kursaaleko Zinemaldi plazako leihatiletan izan da. Lehen hiru egunetako sarrerak (barikua 16, zapatua 17 eta domekea 18) jarri ditue salgai. Gaur, astelehena, irailak 12) goizeko 09:00etatik aurrera hasi da hilaren 19ko (astelehena), 20ko (martitzena) eta 21eko (eguaztena) sarrerak saltzea (baita lehenengo hiru egunetakoak be) eta martitzenean, 13an, hilaren 22ko (eguena), 23ko (barikua) eta 24ko (zapatua) txartelak (baita ganerako egunetakoak be). Hilaren 14tik aurrera, eskuragarri dagoan edozein proiekzinorako sarrerak erosi ahal izango dira eta hilaren 16tik aurrera, zinema-aretoetako leihatiletan eta online erosteko aukerea. 

Sarrera gehien saldu da ondoko saioetarako:  El suplente / The Substitute eta Girasoles silvestres / Wild Flowers Sail Ofizialean; En los márgenes / On the Fringe y As Bestas / The Beasts Perlak sailean;  eta Mi país imaginario / My Imaginary Country  Horizontes Latinos sailean. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu