'Luis Gasca, komikia eta zinema' erakusketea zemendiaren 8ra arte egongo da ikusgai

Bizkaie! 2022-09-09 11:11   Zinemea

Koldo Mitxelena Kulturuneak atondutako erakusketea Donostiako Okendo kultur etxean egongo da.

Koldo Mitxelena Kulturunearen proiektu bat da, Donostia Kultureagaz eta Donostia Zinemaldiagaz lankidetzan egindakoa, Luis Gascaren ibilbide profesionalari eta bizi ibilbideari hilondoko omenaldia.

Obra grafikoa eta argazkiak batzen dituan erakusketea, zinemaren eta komikiaren munduko loturak jasoten dituana.

Irailaren 8tik aurrera, Luis Gasca, komikia eta zinemea erakusketa ikusi ahal izango da Okendoko kultur etxean. Asier Mensuro eta Álvaro Pons dira komisarioak.

Zinemako eta komikigintzako bildumagile eta ikertzailea izateaz gan, Gasca Donostia Zinemaldiko zuzendaria izan zan 1977an, baita 1981etik 1983ra be.

Erakusketeak zati bi ditu: Obra grafikoari eta komikiari eskainitakoa, 270 pieza inguru dituana eta zinemeari lotutakoa, argazkilari askok egindako artista garrantzitsuen une parebakoen 100 argazki ingurugaz. Luis Gascaren alabetako baten bilduma pribatukoak dira, nahiz komisario baten bilduma partikularrekoak be, erakusketarako laga dituanak. Bilduma osoak komikiaren askotariko adierazpenak eta zinemeagaz, literatureagaz eta, oro har, sorkuntzeagaz eban loturea batzen ditu. Komikiak, aldizkariak, fanzineak, lan grafiko originala eta komikiari buruzko azterlanak batzen ditu, hau da, bederatzigarren artearen iragana eta oraina ezagutzeko aukerea emoten dauen eskaintza zabala.

Erakusketea zemendiaren 8ra arte egongo da zabalik eta Koldo Mitxelena Kulturuneak produzidu dau. Luis Gascaren omenaldi honek aukerea emoten dau haren bildumako zati txiki bat ikusteko, Europako garrantzitsuenetako bat eta Koldo Mitxelena Kulturunearen funtsen artean nabarmendutakoa.

Koldo Mitxelena Kulturunearen Areto Nagusian egingo da, komikiaren eta sorkuntza grafikoaren arloko adituakaz alkarrizketa formatuko hiru topaketa eginez. Topaketok Borja Crespok koordinau ditu eta irailean eta urrian egingo dira.

Irailak 28

Laura Pérez + David Rubín

Urriak 5

Fermín Solís + Paul Urkijo

Urriak 27

Stephan Levallois + Belén Atienza

Marrazkilariaren eretxiz, pieza honegaz Gascaren espiritu bitxi eta abenturazalea islatu nahi izan dot, XX. mendeko herri kulturearen zabalkundean aitzindaria izan zana.

Informazino guztia, bai eta argazki lanen eranskin bat be hemen aztertu;  hortxe deskargatu ahal izango dira erakusketako material grafikoak, posterrak eta Álvaro Martínez Bueno artista grafikoari eta komikigileari egindako enkargua. Irudian Luis Gasca agiri da, Donostian, komikiaren eta zinemearen munduagaz lotutako elementuakaz. Álvaro Martínez Bueno, DC Cómics argitaletxeentzat lan egin dau eta Eisner Saria jaso barri dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu