'La consagración de la primavera' Urrezko Maskorra eta Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko da
2022-09-08 11:26 ZinemeaTelmo Irureta zumaiar aktorea da protagonista.
Fernando Francoren film honetan parte hartu dau EITBk. Telmo Irureta zumaiar aktorea da protagonista eta Kowalski Films (Koldo Zuazua) enpresa donostiarrak produzidu dau. Zinemaldiaren 70. edizinoko 17 euskal pelikuletako bat da.
2022ko zezeila eta martia erabili zituen La consagración de la primavera-ren filmaketa lanak Granadan eta Madrilen egiteko; honako honeek ditu protagonista: Valèria Sorolla, film luze batean egindako lehen lanean; Telmo Irureta (Robarte una noche, 2018; Nomofobikak, 2017); eta Emma Suárez (Goya sariak emakumezko aktore protagonista onenari El perro del hortelano filmagaitik, 1996, eta Julieta, 2016; Goya saria antzeztaldeko emakumezko aktore onenari, La próxima piel filmagaitik, 2016; eta Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Dominea, 2020).
La consagración de la primavera Laura (Valèria Sorolla) aurkezten deusku, Madrilera heldu barria, Ikastetxe Nagusi batean kokatu eta Kimika ikasteko. Bakarrik eta ia diru barik, bizitza unibersitarioari egokitzen saiatzen da bere segurtasun bakotasunari aurre egiten deutson bitartean. Gau batean, kasualidadez, David (Telmo Irureta) ezagutuko dau, bere amagaz, Isabelegaz (Emma Suárez), bizi dan garun-paralisia dauen mutila. Laurak alkarregazko konfiantzazko hartu-emonak hasiko ditue, konplexuak gainditzen eta heldutasunerako etapa barri bati aurre egiten lagunduko deutsona. Dana posible dan bizi-une horri buruzko istorioa da.
Irailaren 30ean estreinauko dabe zinema-aretoetan, La Aventura-ren banaketeari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!