Epailearen aginduz baino ez deutse uko egingo 'Sparta' filma eskaintzeari
2022-09-07 08:27 ZinemeaSparta irailaren 18an proiektauko dabe Donostian.
Der Spiegel Alemaniakor astekariak argitaratu dau Ulrick Seidl austriarrak Sail Ofizialean parte hartuko dauen zuzendariak ez eutsela esan edade txikiko aktoreei pelikulan pedofilia jorratzen dauela. Seidlek ukatu egin dau informazino hori.
Donostiako Zinemaldiko zuzendariak adierazo dauenez, epaileak eskatuta baino ez neukio uko egingo programatuta dagoan proiekzino bati. Ulrich Seidl film horren zuzendariari filmatze lanetan errumaniar edade txikikoak esplotetea egotzi deutsela eta egin ditue adierazpenok Donostiako zinema jaialdiaren arduradunek.
Der Spiegel astekariaren ikerketa baten arabera, Seidlek nahita ezkutatu eutsen pelikulan pedofilia jorratzen dala bai edade txikikoei, filmetan ebizenean 9 eta 16 urte artean zituen aktore ez-profesionalei, baita horreen gurasoei be.
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak adierazo dau Zinemaldiak ez dauela ahalmenik pelikula bat zelan filmau dan eta filmatze lanetan deliturik egin ete dan epaitzeko.
Rebordinosek zehaztu dauenez, Zinemaldiko lantaldeak interesaren eta kalidadearen arabera epaitzen ditu pelikulak, ikusi eta gero eta bateren batek delitu bat egon dala esan ezkero, epailearen aurrean esan behar dau.
Alemaniar astekariaren arabera, zuzendariak zineman edade txikikoakaz lan egiteko indarreko arauak hausi zituan.
Kontuak kontu, Seidlek akusazinoak ukatu eta adierazo dau gurasoak eta edade txikiko aktoreak pelikularen edukiaren jakitun zirala.
Jokera pedofiloak dituan burruka arteen irakasle bati buruzko dramea 2018 eta 2019an filmau eben, Errumaniako ipar-mendebaldean.
Seidle alemanierazko zinemagile garaikide ezagunenetakoa da eta Venezian, Cannesen eta Berlinen aurkeztu ditu pelikulak.
Ezustekorik ezean, Sparta irailaren 18an proiektauko dabe Donostian. 70. Zinemaldia irailaren 16tik 24ra egingo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!