Hamabi istorio dakarz Horizontes Latinos sailak
2022-08-12 08:27 ZinemeaArgentinan, Brasilen, Txilen, Kolonbian, Kuban eta Mexikon girotutako filmak dira.
Latinoamerikako zinemagintzeak azkenaldion emon dituan pelikulak Donostian ikusi ahal izango dira, urtero lez, Horizontes Latinos sailean, 70. Zinemaldiaren barruan. Oraingo honetan, hamabi film aukeratu ditue, Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Kuba eta Mexikoko ikuspegia emoten dabenak.
Produkzino osoa edo zati esanguratsu bat Latinoamerikakoa izatea da sail honetan parte hartzeko baldintza nagusia, baina mundu zabaleko komunidade latinoamerikarretako errealidadea agertzen daben lanak be onartzen ditue. Espainian estreinau bako pelikulak izaten dira.
2022ko zerrendan, izen handiko zuzendariak dagoz: Ana Cristina Barragán, Natalia Beristain, Pavel Giroud, Patricio Guzmán, Carlos Lechuga, Mariano Biasin, Fabián Hernández, Juan Pablo González, Carolina Markowicz, Manuela Martelli, Valentina Maurel eta Andrés Ramírez Pulido. Horizontes Saria irabazteko lehiatuko dira Donostian.
Zortzi zinemagilek euren lehenengo edo bigarren film luzea aurkeztuko dabe Horizontes Latinos-en. Horreek Gazteriaren TCM Saria irabazteko hautagai dira. 25 urtera arteko 150 gazte dagoz sari hori emongo dauen epaimahaian.
Pelikulen zerrendea:
- Mi país imaginario (Patricio Guzmán), Txile.
- La piel pulpo (Ana Cristina Barragán), Ekuador.
- 1976 (Manuela Martelli), Txile.
- Carvão (Manuela Marcowicz), Brasil.
- Dos estaciones (Juan Pablo González), Mexiko.
- El caso Padilla (Pavel Giroud), Kuba.
- La jauría (Andrés Ramírez Pulido), Kolonbia.
- Ruido (Natalia Beristain), Mexiko.
- Sublime (Mariano Biasin), Argentina.
- Tengo sueños eléctricos (Valentina Maurel), Costa Rica.
- Un varón (Fabián Hernández), Kolonbia.
- Vicenta B. (Carlos Lechuga), Kuba.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!