Hiru euskal proiektu aukeratu ditue 2022ko Lau Haizetara Fororako

Bizkaie! 2022-08-10 13:08   Zinemea

Beste hamabi parte-hartzaileak atzerrikoak dira.

Donostiako Zinemaldiaren 70. edizinoaren barruan egingo da XVIII. Lau Haizetara Koprodukzino Foroa, irailaren 19tik 21era. Bertan izango dira hamabost film egiteko beste horrenbeste egitasmo, eta aukeratuen artean dagoz hiru euskal produkzino. Honeek dira:

- Flying hands (Al borde films).

- If you wish to make an apple pie (Izar Films eta El santo films).

- Y punto (Ínsula Sur eta Mirokutana).

Aurtengo edizinoan parte hartuko daben beste hamabi proiektuak munduko leku ugaritatik datoz, besteak beste, Japoniatik, Guatemalatik, AEBtik, Esloveniatik, Italiatik, Frantziatik, Ekuadortik eta Alemaniatik. Ehun hautagai ingururen artean aukeratu ditu epaimahaiak.

Proiektuak Lau Haizetara Foroan aurkeztuko ditue, pitching saioetan, ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen aurrean, horrek zabalkundean eta egitasmoa amaitzeko babesean lagunduko deutselakoan. Era berean, hamabost proiektuak 5.000 euroko Ibaia-Elkargi Saria irabazteko hautagai dira.

Dokumentalaren formatua erabilita interes soziala daben filmak egiteko proiektuak bultzatzea da Lau Haizetara Koprodukzino Foroaren helburua, batez be nazinoarteko zabalkundea izan leikienak kontuan hartuta. Oinarri hori erabilita aukeratu ditue aurtengo hamabost hautagaiak.

Zinemaldiagaz batera, Ibaia da Lau Haizetararen bultzatzaile nagusia, hau da, Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujaubeen Alkartea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu