'Irati' filma Sitgesko Jaialdian estreinauko dabe
2022-07-28 12:19 ZinemeaPaul Urkijo gasteiztarraren bigarren film luzea da.
Kataluiniako Fantasiazko Zinema Jaialdian, Sail Ofizialean aurkeztuko dabe Irati, Edurne Azkarate eta Eneko Sagardoy protagonista dituana. Urriaren 6tik 16ra, Sitgesen izango da filmaren nazinoarteko estreinaldia.
Filma Pirinioetan girotuta dago Erdi Aroko garai ilun batean, erlijino hegemonikoak alkarren kontra dabizen sasoian.
Euskerea da filmaren hizkuntza nagusia eta Azkarategaz eta Sagardoygaz batera ibili dira Iñigo Aranbarri, Nagore Aranburu, Elena Uriz, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre, Kepa Errasti eta Itziar Ituño.
Lantalde teknikoan, barriz, Nerea Torrijosek jantzien ardurea izan dau, Mikel Serrano arte zuzendariak, Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja soinu-bandearen egileek, David Herasek eta Jon Serranok efektu berezietan eta Gorka Gómezek izan dau erretratugintzearen ardurea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!