'Aúpa Gasteiz!' lehen igoera librea edegi dabe Pou anaiek

Bizkaie! 2022-06-10 13:02   Kirola

160m dira, zazpigarren mailako eta zortzigarreneko hiru luzegaz.



Hiru urte pasau dira -pandemia tartean- Iker eta Eneko Pou gasteiztarrentzat Aúpa Gasteiz!-eko igoerea  egin ebenetik eta orain libre. Danetara, 160m dira, oso atletikoa, bost soka luzetan banatuta, zazpigarren mailako eta zortzigarreneko hiru luzegaz; horma eder eta estetikoa da, lehen aldiz ikusi genduanean Yosemiteko El Capitan etorri jakun burura.

Andeetara egindako abentura horretan Burrito Chin de los Andes, Cabeza Clava eta, Andeetako Erresuma egin zituen.

2022. urtean han dira barriro lanak amaitzeko eta 4.200 m-ko igoerako erretratu ederrak munduari erakusteko.

Andeetan hile biko espedizinoren hasierea baino ez da eta Huaraz inguruan 3.000 m-ko altueran, bide barriak edegiten jarraitzea da asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu