Kantakunek be aurrera Bizkaiko Taldekakoan

Bizkaie! 2022-05-16 09:07   Bertsolaritzea

Finalaurrekoak eta finala maiatzaren 28an jokatuko dira, Larrabetzun.

Arrigorriagan kantau daben taldeetako kideak (argazkia: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Arrigorriagan batu dira Kantakunek, Potojorri eta Taketalez, III. Bizkaiko Taldekako Txapelketako azken kanporaketea jokatzeko eta, aurreko hitzorduetan pasau dan lez, giro bikainez bete dabe herria. Puntuak emoteko orduan, Busturialdetik joandako Kantakunek izan da onena.

Hortaz, Kantakunek taldea izan da finalaurrekoetan sartu dan azken taldea, ganerakoek txartela aurreko saioetan lortu eben eta. Laukijjek, Beethovenen belarriak, Koipelustreak, Urruxarrak, Ez dakit ba!, Zornotzako Bertso Oskola, Akerbeltzen antxumak eta Far Westeko Bertsolariak ibiliko dira hurrengo fasean.

Maiatzaren 28an jokatuko dira hiru finalaurrekoak, baita finala bera be, Larrabetzun. Egun osoko jaia atondu dabe han, Eskolarteko Txapelketako finalak be egitarauan dagoz eta. Gazteen txandea goizean izango da, ondoren bazkari ederra egingo dabe, eta bazkalostean hasiko dira Taldekako Txapelketako bertsolariak kantuan.

Eskolan izango da lehenengo finalaurrekoa, 16:00etan, Laukijjek, Beethovenen belarriak eta Koipelustreak nor baino nor. Beste biak, kalean egingo ditue: 17:30ean, Urruxarrak, Ez dakit ba! eta Kantakunek; 19:00etan, Zornotzako Bertso Oskola, Akerbeltzen antxumak eta Far Westeko Bertsolariak.

Finala Hori Bain izango da, 22:00etan. Arratsaldeko kanporaketetako hiru irabazleek kantauko dabe azken saioan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu