Bost talde aurrera astegoieneko kanporaketetan
2022-05-03 09:27 BertsolaritzeaBeethovenen belarriak, Ez dakit ba!, Akerbeltzen antxumak, Santutxuko bertso eskolea eta Koipelustriek.
Hitzordu ugari pilotu dira asteburuan Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketan, kanporaketen faseko bost saio jokatu dira eta: Mungian, Iurretan, Markina-Xemeinen, Algortan eta Bermeon. Talde irabazleek egin dabe aurrera, eta, beraz, finalaurrekoetan nortzuk egongo diran ia-ia erabagita dago, hil honen 13ko kanporaketearen faltan.
Honeek dira sailkatutako bost taldeak: Beethovenen belarriak, Ez dakit ba!, Akerbeltzen antxumak, Santutxuko bertso eskolea eta Koipelustriek. Lehendik sailkatuta egon diran Urruxarrak eta Zornotzako Bertso Oskola be finalaurrekoetan izango dira.
Mungiako saioan, Take it easy!, Laukijjek eta Santutxuko bertso eskolea lehiatu dira, giro onean, eta azken talde hori izan da onena.
Markina-Xemeinen, etxeko taldeak egin dau aurrera, Akerbeltzen antxumak-ek. Gerri maltxurrak izan da beste taldea.
Getxoko saioari jagokonez, Algortan kalerik kale ibili dira hiru talde: Estropozu, Tosu bizirik eta Koipelustriek. Abadiñarrak izan dira irabazle, hau da, Koipelustriek.
Iurretan, ostera, Ez dakit ba! izan da onena, Kristiñanak eta Poto Baptist School be protagonista izan dituan saioan.
Azkenik, Bermeon batu dira Beethovenen belarriak (saioko irabazlea), Topera eta Azkena eta etxera.
Hurrengo kanporaketea, fase honetako azkena, maiatzaren 13an jokatuko da, Arrigorriagan. Kantakunek, Potojorri eta Taketalez taldeetako bertsolariek kantauko dabe.
Argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!