Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* Topaketea egingo dabe maiatzaren 22an

Bizkaie! 2022-04-13 08:27   Bertsolaritzea

Markina-Xemeinen batuko dira.

Martian egindako batzar edegian erabagi zan lez, aurten lehenengoz egingo dabe Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* Topaketea, hain zuzen be, maiatzaren 22an, Markina-Xemeinen. Bertsogintzearen inguruan dabizan emakumeak* batzea da asmoa, hau da, bertsolariak ez eze, baita zale, gai jartzaile, epaile eta antolatzaileak be.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak zabaldu dauenez, Bizkaian bertsolaritzearen munduagaz lotutako emakumeak* batzeko eta alkar ezagutzeko asmoz sortu dabe topaketea, danen arteko sarea josteko. Beraz, interesa dabenek izena emon leikie (hemen).

Topaketearen lehenengo edizinoaren oinarria gozamena izango dala erabagi dabe, alkarregaz egon eta ondo pasetea. Aurrerago egingo diran edizinoetan landuko ditue gai pisutsuagoak, gogoetak eta hausnarketak.

Eguneko egitaraua 12:30ak inguruan hasiko da, parte-hartzaileak alkartu eta poteoan urtengo dabe. Bazkaria 14:30ean izango da eta, ondoren, 17:00etan, bertso saioa. Bertsolari askok kantauko dabela aurreratu dabe.

Maiatzaren 22an Markina-Xemeinera joateko deia zabaldu dabe topaketearen bultzatzaileek: animau, zenbat eta parte-hartzaileagoa eta anitzagoa, aberatsagoa!.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu