Zornotzako Bertso Oskola, Taldekakoan aurrera

Bizkaie! 2022-04-12 08:03   Bertsolaritzea

Euren herrian, Zornotzan, jokatu dabe kanporaketea.

Zornotzan kantau eben bertsolariak (argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsoak hartu dau Zornotza astegoienean, Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako kanporaketea jokatu dalako han, Luis Urrengoetxea kalean. Inguru horretako txoko eta plazetan kantau eben, zapatuan, hiru taldek: Basordako Piratek, Leioatik Leioara taldekoek eta Zornotzako Bertso Oskolakoek.

Giro onean kantau eta gero, epaileen ebatzia jakiteko momentua heldu zan. Etxeko taldea, Zornotzako Bertso Oskola izan zan irabazle, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak zabaldu dauenez. Hortaz, hurrengo fasean izango da, finalaurrekoetan.

Zornotzakoa txapelketako bigarren kanporaketea izan da. Hurrengo saioak apirilaren 29an eta 30ean jokatuko dira, Mungian, Getxon, Iurretan, Markina-Xemeinen eta Bermeon. Finalaurrekoak eta finala, ostera, Larrabetzun izango dira, maiatzaren 28an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu