2022/04/02 12:00
Bilboko Azkuna Zentroan. | BerbaldiakGutun Zuria. 'Itzultzaile Barriak: mugarik bako literaturea'.
Sartzea doban, aurrez izena emonda.
Literatura-lan baten itzulpenak ezagutza linguistikoa eta kulturala eskatzen ditu, hizkuntza bien arteko baliokidetasun linguistikoak bilatzetik harago doan jarduerea baita. Zelan egiten deutse aurre itzultzaile barriek ezinbesteko murgiltze prozesu horri?
Europako hizkuntzea itzulpena da, Umberto Ecoren adagioak emoten deutso arnas Itzultzaile Berriak proiektuari. Munduaren hizkuntzea be itzulpena dala esan geinke. Literatura-itzulpenen bidez herrialde eta kulturen arteko zubiak eregiten dira, eztabaidea sustatzen da, sormena pizten eta pentsamenduaren sakontasuna zabaltzen.
Atzerriko itzultzaileei bekak eskaini jakez euskerea ikasteko, euskal kulturea ulertzeko. Argia da helburua euskeraz idatzitako literaturearen mugak zabaltzea. Lehen edizinoan, nazinoarteko deialdia egin ondoren, Lituania, Bulgaria, Eslovenia, Polonia, Estonia, Errusia eta Txekiako itzultzaileak trebatu ziran. Bigarren edizino honetan Quebecekoak. Itzultzaile berriek eta jatorrizko lanen idazleek beren esperientziaren barri emongo dabe eta itzulpengintzeak eta itzulpen prozesuak mahaigaineratzen dituan galderak, erronkak eta hausnarketak konpartiduko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!