Urruxarrak irabazle Bizkaiko Taldekakoaren lehenengo saioan

Bizkaie! 2022-03-29 08:09   Bertsolaritzea

Giro bikainean jokatu da kanporaketea, Zallan.

Zallako saioa (argazkia: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hasi da 2022ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketea. Hiru taldek hartu dabe parte lehenengo kanporaketan, Zallan: Far Westeko Bertsolariak, Itallen eta Urruxarrak.

Hiru zati izan ditu Zallako hitzorduak, eta hiruretan giro bikaina egon da. Lehenengo geltokia Gazte Zentroan izan da, ondoren Madres Irlandesas plazara joan dira bertsolari eta zaleak, eta Oreka tabernearen kanpoaldean biribildu dabe eguna. Txapelketearen arauen arabera, gune bakotxean talde bik kantau dabe.

Entzuleen artean, besteak beste, Zallako ikastetxeetan bertsolaritzea lantzen dabizan ikasleak egon dirala aitatu dau Bizkaiko Bertsozale Alkarteak. Zaletasuna gazteen artean zabaltzeko aukera bikaina izan da, beraz, Zallako kanporaketea.

Puntuei kasu egin ezkero, Urruxarrak izan da irabazlea. Iurretako taldeak, beraz, finalaurrekoetan kantauko dau, hain zuzen be, maiatzaren 28ko saioan, Larrabetzun.

Hurrengo kanporaketea apirilaren 9an izango da, Zornotzan. Hor beste hiru talde lehiatuko dira: Basordako piratak, Leioatik leioara eta Zornotzako bertso eskolea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu