Bizkaiko Taldekakoa, martiaren 25etik maiatzaren 13ra
2022-03-16 11:12 BertsolaritzeaBizkaiko bertsolaritzearen oinarria indartzea dau helburu nagusi Bizkaiko Taldekakoak.
2017an egin eben lehenengoz, 2019an egin zan bigarren edizinoa eta badator hirugarrena be: 23 taldek emon dabe izena eta kanporaketa fasearen ostean, 9 talde sailkatuko dira maiatzaren 28ko finalera.
Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura dau Alkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua.
Hirugarren edizino honetan kanporaketa fase bakarra egongo da eta saioetako talde irabazleek finalaren egunean ikusiko dabe alkar, maiatzaren 28an. Finalaren egunean, beraz, 8 talde batuko dira eta egunean bertan irabazi beharko dabe hiru taldek finalean parte hartzeko txartela.
Kontuak kontu, martiaren 25ean hasiko da Bizkaiko Taldekakoa Zallan eta bertan hiru talde batuko dira: Itallen, Urruxarrak eta Far Westeko Bertsolariak. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da.
Hiru saio jokatuko ditue euren artean:
- 19:30ean, lehenengo saioa Gazte zentroko Abian lokalean izango da.
- 20:15ean, bigarren saioa izango da Madres irlandesas plazan.
- 21:00etan, hirugarren saioa Oreka tabernako arkupeetan izango da.
Kanporaketea irabazten dauen taldea, maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko diran finalaurrekoetara sailkatuko da.
Bizkaia osoko 23 talde ibiliko dira, beraz, lehian baina jai giroan eta finalaren eguna eskolarteko finalagaz batera jokatuko da maiatzaren 28an. Helburua jai handi bat egitea da, eskolarteko finala lehenego eta hainbat saio labur ostean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!