Orain Katmandún gagoz....
2022-02-11 07:57 KirolaNeguaren gogortasunak gure materiala desegin dau...
Gau osoa edurretan egon da Oinarrizko Kanpamentuan eta edurra garbitzen ibili gara eten barik.
Orain Katmandún gagoz....
Neguaren gogortasunak gure materiala desegin dau eta orain konpontzeko lana dogu aurretik... Oinarrizko kanpamentutik pena handiz alde egin behar izan dogu baina eguraldiak ez deusku beste aukerarik emon. Gogorra izan da, batez be gauak edurra geratu barik kentzen ibiltea. Dutxa bat hartzea eta edur-jausiak entzun barik lo egitea asko eskertu dogu. Seven Summit-en egoitzan gagoz lanean, denda guztiak konpondu eta eguzkitan jarzeko. Holan materiala gordeten joango gara.
Denporea aurrera doa baina gorantz egiteko aukera barik ez ete garen geratuko, hori dudea...
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!