C1era heltzeko 5-6 egun beharko ditugu
2022-02-07 07:50 KirolaArratsaldeko 15:00etan hasi gara edurra kentzen eta gaur goizeko 7:00etan amaitu dogu,
Egun ederra aprobetxauta, edurretan bidea egiten ibili gara, hotz handia eta edurtza handia topau doguz. Gure kalkuluen arabera, C1era heltzeko 5-6 egun beharko ditugu. Edurra finkatzeko prozesuan dago eta haizearen eragina erabagiorra izango da horretan. Pazientzia behar dogu. Ezer ez da ezinezkoa.
Egoerearen larritasunaz jaubetzeko, arratsaldeko 15:00etan hasi gara edurra kentzen eta gaur goizeko 7:00etan amaitu dogu, edurra kendu ahala, bete egiten izan jaku inguru osoa, bota eta bota, eten barik egin dauelako. Haizea be indartsu dabil (kalkuletan dot, batez beste, 40km/h-ko boladak eta -15 graduko tenperaturaea. Asko sufridu dogu. Dana dala, egunak aurrera egin eta edur gitxiago botaten hasi da. Ia apur bat deskantsetako modurik dogun...
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!