Lehenengo Kanpamentura heldu gara (5.750 m)

Bizkaie! 2022-02-01 08:50   Kirola

Azken egunotan izan dogun eguzkiak eta haize boladek edurra finkatzen lagundu dabe.

Oso pozik eta motibauta gagoz. Bidea uste genduana baino hobeto dago. Azken egunotan izan dogun eguzkiak eta haize boladek edurra finkatzen lagundu dabe. Gauza asko dagoz egiteko, baina beti gagoz Javier Del Valle meteorologoak bialtzen deuskun informazinoaren zain aurrera egin ahal izateko.

Ganerakoan, gure eguzki-plaken instalazioak egiten dituan neurketen arabera, abenduan heldu ginanetik, karga gehien jaso dogun eguna izan da gaurkoa.

Beste alde batetik, Oinarrizko Kanpamentuan egiteko geunkan azken dendearen behea konpondu eta aztarna edegiten ibili naz eta atzoko edurtea behe-mailan handiagoa izan zala ikusi dot.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu