'Arratsaldea Jurumy Gyelsenen etxean emon dogu'

Bizkaie! 2022-01-28 07:55   Kirola

Gizon honek irribarre bategaz hartzen gaitu beti.

Elur asko egin dau egunotan baina emoten dau aroak hobera egingo dauela, ez dakizue zelan eskertzen dan eguzki izpiak ikustea, egun gris eta hotzen ostean.

Atzoko arratsaldea Jurumy Gyelsenen etxean emon genduan. Gizon honek irribarre bategaz hartzen gaitu beti eta mila istorio ditu kontetako.

Bien bitartean, Simone Moro Shiva Puri Parkea Nazionalean korrika saioak eta bestelakoak egiten dabil, entrenetan alde fisikoa ez galtzeko, geldi egotea ez dalako ona alde fisikoari zein mentalari kalte egiten deutsolako: Badakit ez-ohiko modua dala eguraldi onaren zain egoteko eta Samagaonen eta Beheko Kanpalekuan egotea ez da konponbidea. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu