'Txakur bat topau eta Pintxo izena jarri deutsagu'

Bizkaie! 2022-01-21 07:53   Kirola

Eguraldia ez dogu lagun.

Gure espedizinoak laster 40 egun beteko ditu. Eguraldia ez dogu lagun, baina gogotsu gagoz. Samagaunen jarraitzen dogu eta geure integrazinoa gero eta handiagoa da.

Gaur bertan auzokide bati agur esan deutsagu zeremonia batean. Budismoak, bere kolore bizi, musika eta antxinako ohiturakaz, harritzen jarritzen gaitu.

Orain egun batzuk, herrian zehar paseoan genbizela, txakur bat topau genduan, hanka bat apurtuta ebala. Geugaz eroan eta ordutik jagoten gabiz. Orain geugaz egiten dau lo eta Pintxo izena jarri deutsagu. Oso maitakorra da eta beti dabil olgetan. Eguna egur bila, kozinetan, irakurten, berba egiten eta igoerarako estrategia atontzen emoten dogu. Gure helburua da maila fisikoan eta mentalean prest egotea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu