'Herrian bertakotzen eta gizarteratzen gabiz, beti errespetuz'

Bizkaie! 2022-01-17 07:55   Kirola

4 egun ez dira nahikoa edurra egonkortzeko.

Oinarrizko Kanpamentua helikopterotik ikusi eta erretratu batzuk egin ditugu Elur Ekipment taldekoek egoerea aztertu deien; abenduaren 25eko eta urtarrilaren 5eko erretratuak konparau ditue; edur asko dago baita ur-jauziak be, horma bietan. Kontua da ze azken egunotan ez dala edur-jausirik egon eta horrek esan gura dau arriskua oso handia dala. Oinarrizko Kanpamentuan be edur asko dago eta, beraz, 4 egun ez dira nahikoa edurra egonkortzeko. Eskerrik asko @elur_equipment zuon laguntzeagaitik!

Gauzak holan dirala, Samagaunen segiduko dogu, gora adi.

Bien bitartean, errutinak ezartzen gabiz Samagaunen eta holakoak espero ditugu eta, beraz, maila fisikoan eta mentalean lan handia dogu.

Eguraldia ona da eta apurka-apurka herrian bertan bertakotzen eta gizarteratzen gabiz, beti errespetuz. Gaur egindako paseoaren argazkiak dituzue hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu