Eneko Garamendi etxera doa eta Sendoa Elejaldek denpora gitxi barru alde egingo dau

Bizkaie! 2022-01-14 12:32   Kirola

Iñakik be  dudak ditu eta, ganerakoak, barriz, hemen egongo gara zezeilaren amaierara arte.

Samagaunen gagoz. Eguraldia primerakoa da, baina mendian gora egitea ez da segurua. C1etik aurrera oso arriskutsua da. Gogotsu gagoz, nahiz eta ezusteko batzuk izan.

Eneko Garamendi etxera doa eta, zoritxarrez, Sendoa Elejaldek denpora gitxi barru alde egingo dau. Iñakik be  dudak ditu eta, ganerakoak, barriz, hemen egongo gara zezeilaren amaierara arte, ia Manasluk aukerea emoten deuskun.

Mendizale arduratsuek pazientzia, umiltasuna eta aurrekontua aldarrikatzen ditue holako egoeretan eta eguraldiari jagokonez, aspaldiko partez, eguzkia eta zeru urdina agertu arren, neguan bolada txarrak ohikoak izaten dira eta di-da agertu daitekez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu