Natxo Gonzalez bizkaitarra, olatu handietan irabazle Santanderren
2022-01-13 12:21 KirolaXabier Lopez eta Axi Muniain be podiumean izan dira.
Egunotan jokatu da olatu handien surf txapelketea Santander uriko kostaldean, La Vaca Grande dalakoa. 5.000 ikusle inguru batu dira La Cantera de Cueto parajearen inguruan. Euskal surflariak nagusi izan dira aurtengo edizinoan eta, danen buru, Natxo Gonzalez bizkaitarra, irabazle nagusia.
Kantabriako Gobernua babesle nagusia danez, hango presidente Miguel Angel Revillak emon deutso Gonzalezi garaikurra, esne-kantinearen itxurea dauena. Horrezaz gan, 3.000 euro irabazi ditu surflari bizkaitarrak, eta Buey Santos del Mar txapelketan parte hartu ahal izango dau, Txilen.
La Vaca Grande txapelketako lehenengo zatian, kili-kolo hasi da Natxo Gonzalez plentziarra. Aurreko edizinoan ezin izan eban parte hartu eta aurten be sarietatik urrun ibilteko itxurea emon dau hasikeran. Fase erabagigarrian, ostera, olatu handiak lehiakideek baino hobeto hartu ditu eta modu bikainean irabazi dau. Hamargarren olatuan jo dau behin betiko kolpea.
Bigarren eta hirugarren sailkatuak be Euskal Herrikoak izan dira, Xabier Lopez eta Axi Muniain, hurranez hurran. Edizino honetako olaturik handienean surf egitearen saria be Muniainek irabazi dau (8 metro).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!