Basque Teameko bikaintasun proiektuko surflariak Lezamako egoitzan sartu dira
2022-01-11 09:22 KirolaAthletic Clubek eta Basque Teamek akordioa zarratu dabe.
Odei Jainaga jabalinistea eta Hamid Ben Daoud maratoilaria izan ziran Basque Teameko lehen kirolariak Athletic Clubek Lezaman dauen egoitza barrian sartzen, eta gaur Basque Teamek eta euskal federazinoak martxan jarritako surfeko bikaintasuneko proiektuko kideak izan dira: Janire Gonzalez Etxabarri, Ruben Vitoria eta Bitor Garitaonandia, Jatyr Berasaluce teknikariagaz batera, Lezamara joan dira eta Basque Teameko Ariane Ochoa bekaduna batuko jake gaur, Bartzelonan konpromisoak baitzituan eta horregaitik ezin izan dau kideakaz bat egin.
Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak harrerea egin deutse eliteko kirolariei Lezamara heldu diranean: Sentidu zaiteze zuen etxean. Instalazino honeek dominaz beteko dituzuela espero dogu. Basque Teamen izenean, Olatz Legarza koordinatzaileak eskerrak emon deutsoz Klubari, proiektuko euskal kirolariei emondako babesagaitik eta abegi onagaitik.
Athletic Clubek akordioa zarratu dau Basque Teamegaz Fundazinoaren bekea jasoten daben kirolarietako batzuk harrobi zuri-gorriaren egoitzan hartzeko. Basque Team Zentroa Faduran dago (Getxo) eta laster hasiko ditu birmoldaketa-lanak; beraz, kirolariak aldi baterako birkokatu behar dira. Euskadin kirola lantzeko dauen konpromiso sendoari eutsiz, Athletic Club Basque Teamen laguntzaile nagusietako bat da eta, beraz, kirolari olinpikoen beharrizanei erreparauta Athletic Club oso sentibera izan da Basque Teamen beharrizanakaz, Lezaman trebatzen diran beheko mailetako futbolarien beharrakaz bateragarriak diran gela eta zerbitzu nahikoak baititu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!