'Edur-jausi batek Oinarrizko Kanpamentuaren zati bat aurretik eroan dau'

Bizkaie! 2022-01-11 08:18   Kirola

Ahalik eta azkarren Oinarrizko Kanpalekura bueltauko gara.

Samagaundik esan deuskuenez, edur-jausi batek Oinarrizko Kanpamentuaren zati bat aurretik eroan eta horrek esan gura dau handik alde egiteko erabagia egokia izan zala. Gure esperientziak ez dau huts egin. Mendiak esan euskun ez zala momentu egokia eta bizitea dala garrantzitsuena. Bertako kalteak aztertu beharko ditugu eta ia zer egin geinken ikusi, Alex Txikonen jakinarazo dauenez.

Simone Morok adierazo dauenez, Kathmandun gagoz eta prebisinoen arabera egun batzuk egingo doguz berton. Manaslun 3 metro edur dagoz eta hori ez da ezustekoa, neguan gagoz. neguaren hasieran eta kontua ez da eustea; Alex ta biok aukera guztiak aztertzen gabiz.

Edur-jausteen eskalan, 5 egoan eta bloke irristagarriaren testa egin eta horrek zehaztu eskun, ez egoala goruntz egiterik, ezta han geratzerik be. Oinarrizko Kanpalekua segurua izan arren, edur-jausiak sentidu eta entzuten badozuz, ahalik eta azkarren urten behar da handik; kontua ez da erresistentzia edo balentria neurtzea, handik alde egitea baino. Horregaitik alde egin genduan danok Samagaonera eta danok aho batez hartutako erabagia izan zan.

Alex eta neu Kathmandura joan ginan, beste arazo batzuk be baegozalako, izan be, Oinarrizko Kanpalekura joateko bidea zarratuta dago, keroseno barik gengozan eta eskerrak helikopetro bat izan genduala materiala eta geu garraiatzeko.

Hori bain, ahalik eta azkarren Oinarrizko Kanpalekura bueltauko gara eta espedizinoari ekingo deutsagu, batzuk jarrera hau ulertu ez arren, ez da heroi sentiduten garelako, zorionez, Alexek eta biok bardin pentsetan dogu.

Eskertzekoak dira eusteko eta atzera ez egiteko bialtzen deuskuezan mezuak eta horreei esaten deutset neguaren eta baimenaren amaierara arte hemen egongo garela, akaso, hauxe izan daiteke gure negua, goiz heldu eta astia izan gendualako gauza guztiak, Oinarrizko Kanpalekua eregi eta patxadaz egiteko.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu