'Katmandun gagoz'
2022-01-10 07:57 KirolaEgun gitxitan Oinarrizko Kanpamentura bueltetea espero dogu.
Geratu bako edurte eta hiru metroko pilaketearen ondorioz, Samagaunera eta Katmandura joatea erabagi genduan. Sekula ikusi bako edurteek ez atzera ez aurrera itxi gaitue eta. gainera, suetean lan egiteko eta edurra urtzeko beharrezkoa dan kerosenoa amaitzeko oso gitxi falta zala, ez dogu beste aukerarik izan.
Kontuak kontu, egun gitxitan Oinarrizko Kanpamentura bueltetea espero dugu. Bien bitartean, materiala (motxilak, banbuak, soka eta ganerakoa) atontzen gabiz Seven Summit Treks-etxearen egoitzan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!