'Motibauta gagoz, pazientzia behar da'

Bizkaie! 2022-01-09 09:34   Kirola

Simone Mororen eretxiz, Seven Summits taldeari helikoptero bat eskatzekotan gagoz. 

Jarrera kontrajarriak:

Alex Txikonen eretxiz, gaurko eguna lasaiagoa izan da. Eguraldi tristea eta prezipitazino gitxiago egin dau eta, beraz, oso motibauta gagoz. Espedizinoa amaitzeko 40 egun ditugu aurretik. Pazientzia behar dogu.

Simone Morok, barriz, Manaslu 2022 espedizinoa kolokan egon daitekela nabarmendu dau: Neguan 21 espedizino egin ditut eta hauxe da gogorrena, edurra eten barik dabil botaten eta kasik 3 metro ditugu denda inguruetan eta Samagaonera espedizinokide, sherpa eta talde osoa joatea pentsetan gabiz. Edurretan ez gora ez behera egitea sano gatxa da eta Seven Summits taldeari helikoptero bat eskatzekotan gagoz. Bien bitartean, material guztia atontzen gabiz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu